3. Sektoreko hiztegi teknikoa :: Bilaketa

3. Sektoreko hiztegi teknikoa :: Euskara-Gaztelania/Gaztelania-Euskara

Hirugarren Sektoreko Hiztegi Teknikoa Suspergintza Elkartea, EDE Fundazioa eta Labayru Ikastegiaren arteko lankidetzaren emaitza da, eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren dirulaguntzak jaso ditu.

Suspergintza Elkarteko eta EDE Fundazioko langileek antzeman zuten beharrizanean du bere jatorria lan honek; hots, Hirugarren Sektorean espezializatua izango den hiztegi propioa taxutzeko beharrean, eguneroko lanean baliabide praktiko eta eraginkorra izan dadin.

Hala, langileen iradokizuna bi entitateetako Euskara Batzordeek jaso eta Euskara Planetan txertatu zen, eta hasiera batean hiztegia bi erakundeen barruko jarduerarako egitea pentsatu zen arren, azkenean euskara zuzenago erabiltzeko ekimen hau sektorean zabaltzea eta sozializatzea erabaki zen, “egiten jakitea partekatu” printzipioari jarraituz.

Hortaz, Hirugarren Sektoreko Hiztegi Teknikoak barrutik kanporako bidea egin du, eta bide horretan Labayru Ikastegiaren laguntza teknikoa izan dugu behar bezalako produktu landu, zaindu, zuzen eta egokia plazaratzeko.

Etorkizunari begira, gure asmoa hiztegi hau sareratzea da, denon eskura egon eta modu errazean gaurkotua izan dadin.

Ahaleginak merezi izan du, eta emaitzak gure aurreikuspenak bete ditu. Beraz, orain bakarrik geratzen zaigu euskararen presentzia areagotzea Hirugarren Sektorean. Gurea urrats txikia baino ez da izan, baina, euskarak oraindik gure sektorean egin behar duen bidean lagungarri izatea espero dugu.

logos: suspergintza elkartea | fundación ede | labayru ikastegia | DBF-BFA | GV-EJ